Sarrera honetan ariketa ezagun eta erabilgarri bati buruz hitz egingo dizuet, Emozioen kutxari buruz, alegia. Kutxa hau klasean erabili daiteke adimen emozionala lantzeko. Bere funtzionamendua simplea da eta klaseko testuinguruari moldatu dezakegu. Erabiltzen hasi aurretik irakasleak emozioei eta adimen emozionalari buruz informazioa eskeini beharko die, era horretan, oinarri bat sortuz.
Behin informazio emanda klasekide guztiek batera kutxa egiten has daitezke; zapata kutxa edo antzeko beste kutxa batek balio du. Bertan ikasleek egunero sentitzen dituzten emozioak sartuko dituzte, bai idatzita bai marraztuta. Aipatzekoa da ere kutxa hau klaseko kide guztien eskura egongo den arren, ez dela ikaslerik haren erabilerara behartuko. Azkenik, eguna amaitzean irakasleak kutxa zabalduko du eta bertan dauden emozioak klase aurrean irakurriko ditu; ikasleek azalpenak edota aholkurik behar izatekotan tarte hori izango dute.
Emozioen kutxa oso ariketa erabilgarria iruditzen zait eta seguruenik etorkizunean neure ikasleekin aurrera eramango nukeena. Gainera, haurren autoestima eta ziurtasun emozionalean laguntzen duen heinean, taldearen giroa hobetzen du ere. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako edozein ziklotan aurrera eraman daitekeen jarduera dela pentsatzen dut, ikasleen zein irakasleen inplikazioa izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario