domingo, 11 de enero de 2015

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


  • Hausnarketa:

Gaur egun, ikasleak ezagutza teknologikoetan natiboak direla esan daiteke. Eskoletan, ordea, ezagutza hori erabili eta landu beharrean, moztu egiten dela pentsatzen dut. Egun, XXI. mendeko ikasleak XX. mendeko eskoletan hezitzen ari ditugu, garai honetako baliabide teknologiko berriak kontuan hartu gabe. Hortaz, eskolaren funtzioa edota zeregina aldatu behar da. 

Esan bezala, eskoletako ikasgeletan IKT-en beharra dagoela pentsatzen dut. Testuarekin bat nator, hauek ez erabiltzearekin batera, ikasleen aktibotasuna areagotzeko aukera ere galtzen dugula esatean. Mende honetako ikasleek haien eguneroko bizitzan IKTak erabiltzen dituztenez, azken hauek ikasgelan ere erabiltzeak haien interesa piztuko luke. Gainera, talde lanean aritzeko, ikerketa lanak egiteko, etab. guztiz baliagarriak dira.

Honenbestez, ikasle guztiek teknologia hauek erabiltzeko aukera dituztela ziurtatu behar da, ezberdintasunik azaleratu ez dadin. Amaitzeko, eskola teknologizatu aurretik irakaslegoari behar beste prestakuntza eskeini beharko zaiola esan beharra daukat, hori izango baita hezkuntza aldaketaren oinarria. 


  • Hitz gakoak:
    • Web 2.0
    • Teknologia
    • Alfabetatze digitala
    • Motibazioa
    • Baliabideak
  • Galderak:
    1. Zergatik jarraitzen ditugu ikasleak XX. mendeko metodoekin hezitzen?
    2. Zein da metodo hau ez aldatzearen zergatia? 



No hay comentarios:

Publicar un comentario