Blogarekin izan ditudan arazoak direla eta, berriz osatu behar izan dut eta, horretarako, Laura Iriarteren laguntzaz baliatu naiz. Kide honen astekaria oinarri hartuz, zenbait ekarpen egiteko aukera izango dut.
- Urriaren 30an:
Saio teoriko honetan bideo bat ikusi dugu zeinetan emakume batek hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egin du: boterea, ikusezina, denbora eta lekua, informazioa eta ezagutza. Bideo honetan, ikusi dudanez, erakusten digute gaurko hezkuntzak izan beharko lituzkeen ezaugarriak, hala nola, botere demokratikoa egon behar dela, kanpoko informazioa eskolaren barrura ekarri behar dugula, automatikoki lan egin, leku pertsonalizatu batean... Ideia guzti hauekin ados nago, eskola berritu behar delako, molde berriak ezinbestekoak direlako XXI.mendeko eskola bat eraiki eta lortzeko.
Ondoren, irakasleak testu bat irakurri digu. Testu honekin lasaitasuna sentitu dut eta balio izan dit erlaxatzeko. Hala ere, jarraian taldeka jarri eta talde-lana antolatzen hasi gara. Egia esan ez nekien ezer lan honi buruz eta oso galduta eta estresatuta sentitu naiz Taldea zein irakaslearen laguntzarekin nire zalantza handienak argitu ditut eta lan handia egin behar dugula konturatu naiz, beraz, lehen bai lehen jarri behar gara lanean. Lan-taldean lana aurrera ateratzen saituko gara.
Saio honetan zalantza ugari egon zirela gogoratzen dut. Neure burua oso galduta ikusi nuen irakasleak ikaskuntza gurpilek egin behar zuten lana azaldu zuenean, hala ere, taldean bildu bezain pronto lanean hasi ginen. Klase teoriko honetako giroa ez nuen atsegin izan. Azkenik, esan nahiko nuke hasierako bideoa eta testua guztiz interesgarriak iruditu zitzaizkidala.
- Azaroaren 13an
Orokorrean, gelakideek aurkezpen interesgarriak egin dituzte eta azaldutakoa argia izan da, hala ere, egindako powerpoint batzuetan azalpen gehiegi zeudela pentsatzen dut. Nire ustez, powerpointean idazten duguna askoz ere zehatzagoa izan behar da. Hori ikusita, gure powerpointean esaldi laburragoak egingo ditugu ikuslearentzat errazagoa izateko asmoz. Honetaz gain, ondo ikusi ditut aurkezpenak, argiak eta zehatzak.
Klase teoriko honetan neure taldeari egokitu zitzaion egindako lanaren aurkezpena egitea. Geure kasuan, testu eta bideo bat landu behar izan genuen. Testuarekin ez genuen inolako arazorik izan, bideoarekin ostera, ulertzeko arazoak izan genituen. Bideoa ingeleses zegoen eta aurkezpen aurreko egunera arte ez ginen konturatu Youtube-k subtituluak jartzeko aukera eskeintzen zuela. Hala ere, egindako lanarekin eta aurrera eramandako aurkezpenarekin pozik nago, hobetzekoak egon arren.
- Azaroaren 20an
Teoria saio honetan beste talde batzuen aurkezpenak entzun ditugu. Talde hauen aurkezpenak oso ondo egon dira eta berrikuntzak egin dituzte. Izan ere, hainbat taldeek aurkezpena bideo moduan egin dute eta ahoz azaldu beharrean, haiek sortutako bideoa jarri digute. Oso ondo egon dira eta gehienak dinamikoak izan dira argazki ugari jarri dituztelako eta oso luzeak ez direlako izan. Bat konkretuki ez zait asko gustatu guztia letra zelako eta gainean ahotsa jarri diotelako, beraz, kasu honetan aurkezpena ahoz egitea komenigarriagoa ikusi dut bideoan argazkirik ez dutelako ipini eta horrela pixkat astuna iruditu zaidalako.
Teoria saio honetan ere gure taldeari egokitu zaio aurkezpena egitea, Web 2.0 inguruan. Aurkezpen normala egin dugu powerpoint batekin eta guk ahoz azaldu dugu. Orokorrean ondo atera zaigula pentsatzen dut, ez baititugu arazo teknikorik izan eta azalpenak argiak izan direla pentsatzen dudalako. Ni, pertsonalki, nahiko urduri sentitu naiz eta hobeto egin ahal nuela pentsatzen dut, hala ere, azaldu dudana ulergarria zela pentsatzen dut. Jakin izan bagenu bideoak egin ahal zirela, powerpoint baten ordez, bideo polit bat eraikiko genukeen, aurkezpena dinamikoagoa izateko eta bisualagoa.
Saio honetan ikaskuntza gurpilen aurkezpenekin jarraitu genuen. Oso aurkezpen interesgarriak egin ziren egun honetan, izan ere, talde askok bideoetaz baliatu ziren aurkezpenak egiterako orduan. Hala ere, esan nahiko nuke ez dudala guztiz ondo ikusten metodo hau. Kurtso hasieran irakasleak klase aurrean hitz egiteari beldurra kendu behar geniola esan zigun eta, era horretan, egoera honetatik ez pasatzea lortu dute talde askok.
- Azaroaren 27an
Waldorf metodologia aipatu da aurkezpen batean, hauek ez baitituzte teknologiak erabiltzen Lehen Hezkuntzan, DBHn erabiltzen hasten dira. Honen inguruan nire esperientzia komentatu nahiko nuke. Duela hiru urte Estatu Batuetan egon nintzen familia batean ingelesa ikasten, familia honetako alaba, 12 urtekoa, Waldorf eskola batera joaten zen.
Etxean teknologia berriak zituzten, etxeko kide bakoitzak bere portatila zeukan, mugikorra, telebista... Umeak ez zituen teknologia berriak eskolan erabiltzen, baina etxean bai. Bere gurasoek nahi zuenean ordenagailua erabiltzen uzten zioten, hori bai, ezin zuen eskatu gabe hartu. Hala ere, etxean ez zen telebista ikusten, soilik familian filmak ikusteko. Telebista ez zuten saloian, normalena dena, hau beste beste gela batean zuten, beti aurrean ez izateko eta soilik momentu berezietan ipintzeko.
Beraz, hilabete batez Waldorf pedagogia jarraitzen duen familia batekin egon ondoren, teknologia berriei buruz ondorioztatu dezaket umeek ere hauek erabiltzen dituztela (facebook-ean ibiltzeko, posta elektronikoa erabiltzeko...). Hala ere, hauek neurri batekin erabiltzen dituzte, gurasoek mugak jartzen baitituzte. Mugak jartzearekin guztiz ados nago, ikasleek teknologien at dauden gauza asko ikasi behar baituzte eta komunikatzeko bide ezberdinak erabili, ez soilik sare sozialak.
Teoria saio honetan ikaskuntza gurpilek egindako lanen aurkezpenekin jarraitu genuen. Oso klase interesgarria iruditu zitzaidan nire ikaskideek aurkezpena egiteko ezagutzen ez nituen baliabideak erabili zituztelako, hala nola, Powtoon. Gainera, talde baten aurkezpena entzutean eta Waldorf metodologiari buruz hitz egiterakoan, Haur Hezkuntzako goi mailako zikloan ikasitakoa gogora etorri zitzaidan. Gustura ibili nintzen saio honetan nire kideen aurkezpenak entzuten.
- Abenduak 11n
Gaurko teorian dokumentatzaileen lanak ikusi ditugu, dokumentatzaile taldeetatik hiruk egin dituzte aurkezpenak. Talde bakoitzak lau edo bost taldeen lanak jaso dituzte eta horiek hartuta sites bat sortu dute informazio guztia partekatzeko eta ondorioak ateratzeko.
Talde guztiek haien sitesaren egitura eta antolamendua erakutsi digute zeinetan gainontzeko taldeen aurkezpenak eta egindako lana ikusgai izan ditugu. Esan beharra dago lan handia egin dutela sitesetan guztion lana antolatzeko. Izan ere, lan hau azkenengo bi hilabeteetan zehar egin dute. Orokorrean, talde guztien sitesa oso argiak izan dira, nahiz eta batzuk besteak baino ordenatuagoak zeudela pentsatzen dudan.
Dokumentatzaileen lana oso interesgarria eta baliogarria iruditu zaidala ondorioztatzen dut, eskura izan dezakegulako talde bakoitzak egindako lana eta era honetan, informazio osoa partekatuko dugu. Modu honetan, gure ezagutzak zabalduko ditugu guztion ideiak sites horietan sartuta daudelako.
Irakasleak aurkezpenen amaieran galdera bat egitera eraman gaitu: orain kapazak izango ginateke azterketa bat egitera kurtso hasieran egin zizkiguten galderei erantzunez (zer dira ikt-ak?...)? Pertsonalki, pentsatzen dut talde gehiena gai izango litzatekeela galdera hauei erantzuna emateko. Izan ere, konturatu gabe IKT-ei buruz izugarri ikasi dugu eta hauen erabilera eskolan nola izan beharko litzatekeen ikasi dugu.
Saio hau dokumentatzaileek egindako lana eta osatutako Sites-ak aurkezteko erabili zen. Dokumentatzaile talde bakoitzak ikaskuntza gurpil batzuen lana behatzeaz arduratzen ziren; amaierako lana ez ezik prozesua ere behatu behar izan dute. Oso baliagarria dela pentsatzen dut askotan soilik azkenengo "produktua" kontuan hartzen delako, kontuan hartu gabe horretara heltzeko bizi izan den prozesua. Gainera, klase osoaren lana Sites hauetan biltzea oso interesgarria iruditzen zait.
- Abenduak 18an
Bestalde, azken aurkezpenaren ondoren, irakasleak, irakasgaia ixteko asmoz, powerpoint bat eta bideo batzuk jarri dizkigu eskola berria eta IKT-en inguruan. Bideo hauek hausnarketa egitera eraman naute. Bideo batean emakume batek aipatutako esaldi batek gehien harritu nauena izan da. Izan ere, honek aipatzen zuen ikasleek azterketak egiten badituzte, azterketaren galderen erantzunak interneten agertzen badira, azterketa horrek ez duela ezertarako balio. Ideia hau oso interesgarria iruditu zait eta zentzu batean alde nago honekin. Umeek egiten dituzten frogetan ez daude hausnarketara eramaten duten galderarik, ezta iritzi pertsonala ematera bideratzen dutenak ere. Gaurko azterketak beste modu batean bideratu behar dira, beharbada hausnarketa baten bitartez teoria aplikatzea. Batzuetan galdera teorikoak ezinbestekoak dira, baina hauek formulatzeko era ezberdinak daude. Beraz, pentsatzen dut azterketa batean denetarik egon behar dela.
Azkenengo klase honen ondorio moduan, esan dezaket argi dagoela daukagunhezkuntza sistema aldatu beharra dagoela eta horretarako ahalmena eta gakoa irakasle berriok dugula.
Azkenengo saio teoriko honetan, dokumentatzaileen lanen aurkezpenekin bukatu genuen. Ondoren, irakasleak lauhilabetean egindako lana biribiltzeko asmoz, PPT eta bideo batzuetaz baliatu zen. Neure iritziz, guztiz aproposak izan ziren eta gogoeta egitera bultzatu ninduten. Horrenbestez, irakaslearen autoritatearen garrantziaz hitz egiterakoan, klasean azaldutako esaldiarekin bat natorrela esan nahiko nuke. Gehiagorik gabe, hau izan da IKT-n egindako lanaren astekaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario