Howard Gardner, psikologiako zientzialaria eta Harvard unibertsitateko irakaslea, Adimen anitzen teoriaren sortzailea da. Gardnerrek inteligentzia edo adimen moduan ezagutzen zena berriz definitzera ekin zion, honako hau izan zen emandako definizio berria: adimena, eguneroko arazoei aurre egiteko eta testuinguru zehatz batean balio handiko produktuak edo zerbitzuak ekoizteko gaitasuna da.
Adimen anitzen teoria ezagutu aurretik, gizakiok adimen mota bakar bat besterik ez genuela pentsatzen genuen. Gaur egun, aldiz, 8 adimen ezberdin ditugula jakiteko aukera dugu:
- Gorputz-kinesikoa
- Linguistikoa
- Naturalista
- Logiko-matematikoa
- Ikus-espaziala
- Musikala
- Adimen intrapertsonala
- Adimen interpertsonala
Azkenengo bi hauek, intrapertsonala eta interpertsonala, adimen emozionalaren atal nagusienak dira. Bata norberaren emozioak kudeatzeko balio du eta, besteak, gainerako gizabanakoen sentimenduak eta emozioak ulertzeko, ekoizteko edota maneiatzeko; enpatizatzeko, alegia. Esan beharra dago guztiok adimen mota guztiak ditugula eta hauen maila ezberdina izango dela faktore genetiko edota kultura eta testuinguruaren arabera. Horrenbestez, irakasle moduan giro egoki bat sortu beharko dugu ikasleei adimen mota guztiak garatzeko aukera eskeiniz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario