Askotan entzunda ditugu adimen emozionala garatzeak ekartzen dituen etekinak, alabaina, ba al dakigu adimen emozionala definitzen? Daniel Goleman, psikologo eta kazetaria, XX. mendean zehar hedatzen joan den kontzeptua da hau, batez ere, Emotional Intelligence (1996) izeneko lanaren bitartez, publiko zabal batera heldu dena. Hala ere, aldez aurretik agertu den kontzeptua ere bada, hurrengo sarrera batean azalduko den Adimen Anitzen teorian, alegia.
Adimen emozionala pertsona batek norberaren emozioak modu orekatu batean adierazteko eta bestenak ulertzeko gaitasun psikologikoen multzoa da. Eskuratzen duen informazio hori, norberaren pentsaera eta portaera baldintzatuko du. Hortaz, inteligentzia emozionalean sentimenduek eta emozioek nortasunarekin eta moralarekin lotura zuzena izango dute. Beste era batera esanda, adimen emozionala emozioak hautemateko, ulertzeko, maneiatzeko eta erabiltzeko bidea da.
Aurreko paragrafoan esandakoa kontuan izanik, eskolan landu beharrekoa dela uste dut. Askotan pentsatzen dugu irakatsi beharko dugun gauza bakarra testuliburuetan agertzen denera mugatzen dela, eta ez da horrela. Horretarako, blog hau irakurtzen jarraitu beharko duzu, ideia berritzaileak eskuratzeko eta zeure ikasleak adimen emozionalean hezitzeko.
Gehiago irakurri nahi izatekotan, hemen dituzue HikHasi aldizkariko bi artikulu interesgarrien URLak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario