jueves, 8 de enero de 2015

Adimen emozionala eskolan

Sarrera honi hasiera emateko hurrengo bideoa ikustea proposatzen dizuet. Bideoa katalanez dagoen arren, Youtube-k subtituluak jartzeko aukera ematen du. 


Dokumental labur hau ikusi eta gero, XXI. mendeko ikasleak XX. mendeko eskoletan hezitzen ari ditugula esan nahiko nuke. Oraindik jarraitzen dugu askoz gehiago baloratzen koefiziente intelektuala edota kontzeptuak bereganatzeko trebetasunak, garrantzi bera duten beste hainbat alderdi alde batera uzten ditugun bitartean. Ez dugu kontuan hartzen gizartea aurrera doan heinean, hezkuntzak ere aurrera joan behar duela. Hortaz, hezkuntza aldatu beharko da, eta barne hartu beharko du adimen emozionala, "no es pienso luego existo, sino siento luego existo"

Ikus daitekeen moduan, ikasgela honetan irakasleak bultzatzen ditu ikasleak haien emozioak klase aurrean adieraztera, behartu gabe, alegia. Oso metodo interesgarria iruditzen zait eta kontuan hartu beharrekoa. Haur hezkuntzan aplikatzen den arren, Lehen Hezkuntzara ere eraman daitekeela pentsatzen dut. Gainera, inteligentzia emozionala garatzeko aukera txikitatik ematearekin guztiz ados nago. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario