Lauhilabete
guztiek bezala, honek ere hasiera bat eta amaiera bat izan du.
Irakasgai honetan gauza berri asko bereganatu ditudala aitortu behar
dut, eremu profesionalean zein pertsonalean aplikagarriak direnak.
Hortaz, neure ikaskuntza prozesuan zehar garrantzia izan duten eta
behatu izan ditudan alderdiak goraipatuko ditut azken sarrera
honetan.
- Taldeko giroa. Hasiera batean, talde handian eskolak jasotzea ezinezkoa zen, pertsona asko garelako eta bakoitzak bere kezkak, galderak edota proposamenak dituelako. Hori dela eta, irakaslearentzat ez da erreza izan klaseak aurrera eramatea. Gai garrantzitsuenak ikaskuntza gurpilen bitartez jorratu ditugun arren, kontzeptu ezberdinak bereganatzeko eta hauei buruz hausnartzeko aukera izan dut.
- Irakasleak ikaskuntza gurpilek egin beharreko lana azaltzean giro oso txarra sortu zen klasean. Ez genekien zer egin eta nolakoa izango zen prozesua, galduta ikusten nuen neure burua. Nahiz eta hasiera batean beldurra izan, lanean hastean berehala aldatu nuen jarrera; lana aurrera eraman behar nuen. Esan nahiko nuke gustura ibili naizela ikaskuntza gurpileko taldean eta metodologia bikaina dela pentsatzen dudala. Izan ere, dokumentu ezberdinak landuz eta klase aurrean azalduz, dozentearen eredua prestatzen jarraitzen dugu. Gainera, berdinkideen lanetatik ikasteko aukera dugu ere.
- Bestalde, asistentziari buruz hitz egin nahiko nuke. Alderdi honetan neure ikaskideen konpromesu faltari erreparatuko diot; askok euren aurkezpenak egin eta gero klasera etortzeari utzi diotelako, gainerakoen lanei garrantzia kenduz. Lauhilabetearen hasieran ikasle gehiengoak geunden klasean eta amaieran, berriz, gutxi batzuk besterik ez. Ondorioz, klasera etortzen jarraitu dugunok iritzi ezberdinak entzuteko edota eztabaida gehiago sortzeko aukera galdu dugu.
- Ekarpen propioak. Lauhilabete honetan klase aurrean hitz egiteko beldurrik ez dut izan, hori dela eta, ekarpen asko egin izan ditudala pentsatzen dut. Proposamenak, galderak, zalantzak, etab. azaldu behar izatekotan, eskua altxatu eta nire txanda itxaroten nuen. Ondorioz, askotan eskarpenak egin ditudala pentsatzen dut, taldeko eztabaidetan parte hartuz edota irakaslearen galderei erantzunez.
Azkenik,
irakasgai honetan bizi dudan bilakaerari begira, oso prozesu
gorakorra izan dela esango dut. Lehenengo saioetan oinarririk gabe
nengoen eta, egun, euskarri asko ditut IKTen garrantziari buruz hitz
egiterako orduan. Besterik gabe, eskola 2.0 bat lortzeko ahaleginak
egin beharko ditugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario