domingo, 11 de enero de 2015

Amaierako sarrera

Lauhilabete guztiek bezala, honek ere hasiera bat eta amaiera bat izan du. Irakasgai honetan gauza berri asko bereganatu ditudala aitortu behar dut, eremu profesionalean zein pertsonalean aplikagarriak direnak. Hortaz, neure ikaskuntza prozesuan zehar garrantzia izan duten eta behatu izan ditudan alderdiak goraipatuko ditut azken sarrera honetan.

  • Taldeko giroa. Hasiera batean, talde handian eskolak jasotzea ezinezkoa zen, pertsona asko garelako eta bakoitzak bere kezkak, galderak edota proposamenak dituelako. Hori dela eta, irakaslearentzat ez da erreza izan klaseak aurrera eramatea. Gai garrantzitsuenak ikaskuntza gurpilen bitartez jorratu ditugun arren, kontzeptu ezberdinak bereganatzeko eta hauei buruz hausnartzeko aukera izan dut.
  • Irakasleak ikaskuntza gurpilek egin beharreko lana azaltzean giro oso txarra sortu zen klasean. Ez genekien zer egin eta nolakoa izango zen prozesua, galduta ikusten nuen neure burua. Nahiz eta hasiera batean beldurra izan, lanean hastean berehala aldatu nuen jarrera; lana aurrera eraman behar nuen. Esan nahiko nuke gustura ibili naizela ikaskuntza gurpileko taldean eta metodologia bikaina dela pentsatzen dudala. Izan ere, dokumentu ezberdinak landuz eta klase aurrean azalduz, dozentearen eredua prestatzen jarraitzen dugu. Gainera, berdinkideen lanetatik ikasteko aukera dugu ere.
  • Bestalde, asistentziari buruz hitz egin nahiko nuke. Alderdi honetan neure ikaskideen konpromesu faltari erreparatuko diot; askok euren aurkezpenak egin eta gero klasera etortzeari utzi diotelako, gainerakoen lanei garrantzia kenduz. Lauhilabetearen hasieran ikasle gehiengoak geunden klasean eta amaieran, berriz, gutxi batzuk besterik ez. Ondorioz, klasera etortzen jarraitu dugunok iritzi ezberdinak entzuteko edota eztabaida gehiago sortzeko aukera galdu dugu.
  • Ekarpen propioak. Lauhilabete honetan klase aurrean hitz egiteko beldurrik ez dut izan, hori dela eta, ekarpen asko egin izan ditudala pentsatzen dut. Proposamenak, galderak, zalantzak, etab. azaldu behar izatekotan, eskua altxatu eta nire txanda itxaroten nuen. Ondorioz, askotan eskarpenak egin ditudala pentsatzen dut, taldeko eztabaidetan parte hartuz edota irakaslearen galderei erantzunez.

Azkenik, irakasgai honetan bizi dudan bilakaerari begira, oso prozesu gorakorra izan dela esango dut. Lehenengo saioetan oinarririk gabe nengoen eta, egun, euskarri asko ditut IKTen garrantziari buruz hitz egiterako orduan. Besterik gabe, eskola 2.0 bat lortzeko ahaleginak egin beharko ditugu!

Saio Teorikoetako Astekaria

Blogarekin izan ditudan arazoak direla eta, berriz osatu behar izan dut eta, horretarako,  Laura Iriarteren laguntzaz baliatu naiz. Kide honen astekaria oinarri hartuz, zenbait ekarpen egiteko aukera izango dut. 

  • Urriaren 30an:
Saio teoriko honetan bideo bat ikusi dugu zeinetan emakume batek hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egin du: boterea, ikusezina, denbora eta lekua, informazioa eta ezagutza. Bideo honetan, ikusi dudanez, erakusten digute gaurko hezkuntzak izan beharko lituzkeen ezaugarriak, hala nola, botere demokratikoa egon behar dela, kanpoko informazioa eskolaren barrura ekarri behar dugula, automatikoki lan egin, leku pertsonalizatu batean... Ideia guzti hauekin ados nago, eskola berritu behar delako, molde berriak ezinbestekoak direlako XXI.mendeko eskola bat eraiki eta lortzeko. 

Ondoren, irakasleak testu bat irakurri digu. Testu honekin lasaitasuna sentitu dut eta balio izan dit erlaxatzeko. Hala ere, jarraian taldeka jarri eta talde-lana antolatzen hasi gara. Egia esan ez nekien ezer lan honi buruz eta oso galduta eta estresatuta sentitu naiz Taldea zein irakaslearen laguntzarekin nire zalantza handienak argitu ditut eta lan handia egin behar dugula konturatu naiz, beraz, lehen bai lehen jarri behar gara lanean. Lan-taldean lana aurrera ateratzen saituko gara.


Saio honetan zalantza ugari egon zirela gogoratzen dut. Neure burua oso galduta ikusi nuen irakasleak ikaskuntza gurpilek egin behar zuten lana azaldu zuenean, hala ere, taldean bildu bezain pronto lanean hasi ginen. Klase teoriko honetako giroa ez nuen atsegin izan. Azkenik, esan nahiko nuke hasierako bideoa eta testua guztiz interesgarriak iruditu zitzaizkidala.  

  • Azaroaren 13an
Saio teoriko honetan nire gelakideek nola egin dituzten aurkezpenak behatzen egon naiz. Saio honek balio izan dit aurkezpena nola egin behar den jakiteko. Taldeko lanaren zati teorikoa amaituta daukagunez, honekin errezago ikusi dugu nola gauzatu behar dugun alde praktikoa (aurkezpena).

Orokorrean, gelakideek aurkezpen interesgarriak egin dituzte eta azaldutakoa argia izan da, hala ere, egindako powerpoint batzuetan azalpen gehiegi zeudela pentsatzen dut. Nire ustez, powerpointean idazten duguna askoz ere zehatzagoa izan behar da. Hori ikusita, gure powerpointean esaldi laburragoak egingo ditugu ikuslearentzat errazagoa izateko asmoz. Honetaz gain, ondo ikusi ditut aurkezpenak, argiak eta zehatzak.

Klase teoriko honetan neure taldeari egokitu zitzaion egindako lanaren aurkezpena egitea. Geure kasuan, testu eta bideo bat landu behar izan genuen. Testuarekin ez genuen inolako arazorik izan, bideoarekin ostera, ulertzeko arazoak izan genituen. Bideoa ingeleses zegoen eta aurkezpen aurreko egunera arte ez ginen konturatu Youtube-k subtituluak jartzeko aukera eskeintzen zuela. Hala ere, egindako lanarekin eta aurrera eramandako aurkezpenarekin pozik nago, hobetzekoak egon arren.

  • Azaroaren 20an
Teoria saio honetan beste talde batzuen aurkezpenak entzun ditugu. Talde hauen aurkezpenak oso ondo egon dira eta berrikuntzak egin dituzte. Izan ere, hainbat taldeek aurkezpena bideo moduan egin dute eta ahoz azaldu beharrean, haiek sortutako bideoa jarri digute. Oso ondo egon dira eta gehienak dinamikoak izan dira argazki ugari jarri dituztelako eta oso luzeak ez direlako izan. Bat konkretuki ez zait asko gustatu guztia letra zelako eta gainean ahotsa jarri diotelako, beraz, kasu honetan aurkezpena ahoz egitea komenigarriagoa ikusi dut bideoan argazkirik ez dutelako ipini eta horrela pixkat astuna iruditu zaidalako.

Teoria saio honetan ere gure taldeari egokitu zaio aurkezpena egitea, Web 2.0 inguruan. Aurkezpen normala egin dugu powerpoint batekin eta guk ahoz azaldu dugu. Orokorrean ondo atera zaigula pentsatzen dut, ez baititugu arazo teknikorik izan eta azalpenak argiak izan direla pentsatzen dudalako. Ni, pertsonalki, nahiko urduri sentitu naiz eta hobeto egin ahal nuela pentsatzen dut, hala ere, azaldu dudana ulergarria zela pentsatzen dut. Jakin izan bagenu bideoak egin ahal zirela, powerpoint baten ordez, bideo polit bat eraikiko genukeen, aurkezpena dinamikoagoa izateko eta bisualagoa.

Saio honetan ikaskuntza gurpilen aurkezpenekin jarraitu genuen. Oso aurkezpen interesgarriak egin ziren egun honetan, izan ere, talde askok bideoetaz baliatu ziren aurkezpenak egiterako orduan. Hala ere, esan nahiko nuke ez dudala guztiz ondo ikusten metodo hau. Kurtso hasieran irakasleak klase aurrean hitz egiteari beldurra kendu behar geniola esan zigun eta, era horretan, egoera honetatik ez pasatzea lortu dute talde askok.

  • Azaroaren 27an
Aste honetako teorian azkenengo aurkezpenak entzun ditugu. Aurkezpen hauetan denetarik egon da: talde batek ahoz egin du, besteek bideoak jarri dituzte. Bereziki talde baten bideoa gustatu zait, honek ez du ahotsarik izan, soilik letra egon da, baina oso polita iruditu zait eta oso argia. Powtoon programa erabili dute horrelako aurkezpena egiteko eta hau ikasleekin erabiletzeko oso baliagarria iruditu zait, programa berri hauek errezak dira erabiltzen eta ikasleentzako oso bisualak dira zein dibertigarriak.

Waldorf metodologia aipatu da aurkezpen batean, hauek ez baitituzte teknologiak erabiltzen Lehen Hezkuntzan, DBHn erabiltzen hasten dira. Honen inguruan nire esperientzia komentatu nahiko nuke. Duela hiru urte Estatu Batuetan egon nintzen familia batean ingelesa ikasten, familia honetako alaba, 12 urtekoa, Waldorf eskola batera joaten zen. 

Etxean teknologia berriak zituzten, etxeko kide bakoitzak bere portatila zeukan, mugikorra, telebista... Umeak ez zituen teknologia berriak eskolan erabiltzen, baina etxean bai. Bere gurasoek nahi zuenean ordenagailua erabiltzen uzten zioten, hori bai, ezin zuen eskatu gabe hartu. Hala ere, etxean ez zen telebista ikusten, soilik familian filmak ikusteko. Telebista ez zuten saloian, normalena dena, hau beste beste gela batean zuten, beti aurrean ez izateko eta soilik momentu berezietan ipintzeko.

Beraz, hilabete batez Waldorf pedagogia jarraitzen duen familia batekin egon ondoren, teknologia berriei buruz ondorioztatu dezaket umeek ere hauek erabiltzen dituztela (facebook-ean ibiltzeko, posta elektronikoa erabiltzeko...). Hala ere, hauek neurri batekin erabiltzen dituzte, gurasoek mugak jartzen baitituzte. Mugak jartzearekin guztiz ados nago, ikasleek teknologien at dauden gauza asko ikasi behar baituzte eta komunikatzeko bide ezberdinak erabili, ez soilik sare sozialak.


Teoria saio honetan ikaskuntza gurpilek egindako lanen aurkezpenekin jarraitu genuen. Oso klase interesgarria iruditu zitzaidan nire ikaskideek aurkezpena egiteko ezagutzen ez nituen baliabideak erabili zituztelako, hala nola, Powtoon. Gainera, talde baten aurkezpena entzutean eta Waldorf metodologiari buruz hitz egiterakoan, Haur Hezkuntzako goi mailako zikloan ikasitakoa gogora etorri zitzaidan. Gustura ibili nintzen saio honetan nire kideen aurkezpenak entzuten.

  • Abenduak 11n
Gaurko teorian dokumentatzaileen lanak ikusi ditugu, dokumentatzaile taldeetatik hiruk egin dituzte aurkezpenak. Talde bakoitzak lau edo bost taldeen lanak jaso dituzte eta horiek hartuta sites bat sortu dute informazio guztia partekatzeko eta ondorioak ateratzeko. 

Talde guztiek haien sitesaren egitura eta antolamendua erakutsi digute zeinetan gainontzeko taldeen aurkezpenak eta egindako lana ikusgai izan ditugu. Esan beharra dago lan handia egin dutela sitesetan guztion lana antolatzeko. Izan ere, lan hau azkenengo bi hilabeteetan zehar egin dute. Orokorrean, talde guztien sitesa oso argiak izan dira, nahiz eta batzuk besteak baino ordenatuagoak zeudela pentsatzen dudan. 

Dokumentatzaileen lana oso interesgarria eta baliogarria iruditu zaidala ondorioztatzen dut, eskura izan dezakegulako talde bakoitzak egindako lana eta era honetan, informazio osoa partekatuko dugu. Modu honetan, gure ezagutzak zabalduko ditugu guztion ideiak sites horietan sartuta daudelako.


Irakasleak aurkezpenen amaieran galdera bat egitera eraman gaitu: orain kapazak izango ginateke azterketa bat egitera kurtso hasieran egin zizkiguten galderei erantzunez (zer dira ikt-ak?...)? Pertsonalki, pentsatzen dut talde gehiena gai izango litzatekeela galdera hauei erantzuna emateko. Izan ere, konturatu gabe IKT-ei buruz izugarri ikasi dugu eta hauen erabilera eskolan nola izan beharko litzatekeen ikasi dugu.



Saio hau dokumentatzaileek egindako lana eta osatutako Sites-ak aurkezteko erabili zen. Dokumentatzaile talde bakoitzak ikaskuntza gurpil batzuen lana behatzeaz arduratzen ziren; amaierako lana ez ezik prozesua ere behatu behar izan dute. Oso baliagarria dela pentsatzen dut askotan soilik azkenengo "produktua" kontuan hartzen delako, kontuan hartu gabe horretara heltzeko bizi izan den prozesua. Gainera, klase osoaren lana Sites hauetan biltzea oso interesgarria iruditzen zait. 

  • Abenduak 18an
Teoria azken klase honetan, azken dokumentatzaile taldeen aurkezpena ikusi dugu eta gainontzeko taldeek bezala euren sitesa erakutsi digute eta bertan, egokitutako taldeen lanak ikusgai izan ditugu. Aurkezpena interesgarria izan da, sitesa aurkeztu eta honen antolamendua azaltzeaz gain,lan honen inguruan haien iritziak eta hausnarketak azalarazi dizkigutelako. 

Bestalde, azken aurkezpenaren ondoren, irakasleak, irakasgaia ixteko asmoz, powerpoint bat eta bideo batzuk jarri dizkigu eskola berria eta IKT-en inguruan. Bideo hauek hausnarketa egitera eraman naute. Bideo batean emakume batek aipatutako esaldi batek gehien harritu nauena izan da. Izan ere, honek aipatzen zuen ikasleek azterketak egiten badituzte, azterketaren galderen erantzunak interneten agertzen badira, azterketa horrek ez duela ezertarako balio. Ideia hau oso interesgarria iruditu zait eta zentzu batean alde nago honekin. Umeek egiten dituzten frogetan ez daude hausnarketara eramaten duten galderarik, ezta iritzi pertsonala ematera bideratzen dutenak ere. Gaurko azterketak beste modu batean bideratu behar dira, beharbada  hausnarketa baten bitartez teoria aplikatzea. Batzuetan galdera teorikoak ezinbestekoak dira, baina hauek formulatzeko era ezberdinak daude. Beraz, pentsatzen dut azterketa batean denetarik egon behar dela.

Azkenengo klase honen ondorio moduan, esan dezaket argi dagoela daukagunhezkuntza sistema aldatu beharra dagoela eta horretarako ahalmena eta gakoa irakasle berriok dugula.

Azkenengo saio teoriko honetan, dokumentatzaileen lanen aurkezpenekin bukatu genuen. Ondoren, irakasleak lauhilabetean egindako lana biribiltzeko asmoz, PPT eta bideo batzuetaz baliatu zen. Neure iritziz, guztiz aproposak izan ziren eta gogoeta egitera bultzatu ninduten. Horrenbestez, irakaslearen autoritatearen garrantziaz hitz egiterakoan, klasean azaldutako esaldiarekin bat natorrela esan nahiko nuke. Gehiagorik gabe, hau izan da IKT-n egindako lanaren astekaria.





Autoebaluaketa eta Koebaluaketa

Ebaluazioarekin hasteko, neure lanaren autoebaluazioa egiten hasiko naiz. Ikasketa gurpilen bitartez aurrera eramandako lanean, testu bat eta bideo bat lantzea egokitu zitzaidan, hots, “Likidotik Solidora”. Hasiera batean, lana egiten hasi ginenean guztiz galduta nengoela aitortu beharko dut, ez nekielako zein zen lanaren helburua ezta prozesuan egin beharrekoa. Hala ere, lana aurrera eramateko gai izan naiz, eta bidean sortutako arazoei aurre egiteko ere.

Hasteko egokitutako testua lantzen hasi nintzen eta horren ideia nagusiak ateratzen, aurkezpenean azalduko zirenak. Bideoarekin, berriz, oztopoak izan genituen. Nire ingeles maila baxua denez gero eta bideoa ingeles zegoenez, ulertzeko arazoak izan nituen. Gainera, aurkezpenaren aurreko egunera arte, ez ginen kapazak izan Youtube-ko subtituluak jartzen. Azkenik, izandako arazoetaz aparte, aurkezpen baliagarri eta interesgarria aurrera eman nuela esan beharra daukat. Horrez gain, taldean inplikatuta egon naiz eta lan egiteko prest. Horrenbestez, neure buruari jarriko diodan nota 5 bat izango da, kontuan izanda honako irizpide hauek:
1- Ez du taldean lanik egin.
2- Lanean ez du iniziatibarik izan eta lan gutxi egin du.
3- Nahiko lan egin du eta iniziatiba gutxi.
4- Egin beharrekoa egin du eta talde lanean parte hartu du.
5- Bikain egin du lan.

Nire taldeko kideen lana ebaluatzea erraza bilakatzen ez den arren, gustura ibili naizela lanean esan beharra daukat. Aditu taulari:

-IKASKETA GURPILEKO KIDEAK-
1
2
3
4
5
Aitor Etxeandia





Ekaitz Garcia





Mikene Ferreiro






Azkenik, laurok izan dugun inplikazioa lanean antzekoa izan dela esango dut eta gustura ibili naizela. Hala eta guztiz ere, denbora aldetik estu ibili gara aurkezpena lehenengo egunean egitea egokitu zitzaigulako. Hori dela eta, gainerako taldeek aukera gehiago izan dituztela kontuan hartu beharra dago.

Ikastaldeak lauhilabetean zehar egindako lana ebaluatzeko asmoz, dokumentatzaile talde bakoitzaren sites-etatik abiatuz, ikaskuntza gurpilen koebaluaketa egitera ekingo diot. Horretarako, jarriko ditudan notak 1etik 5etara izango direnez, hurrengo irizpideak kontuan hartuko ditudala esan beharra daukat:
1- Ez du egin beharrekoa egin.
2- Lanaren atal ugari falta dira eta aurkezpena ulergaitza izan da.
3- Erdixka atera da lana aurrera.
4- Oso ondo transmititu dira landutako materialaren ideia nagusiak eta aurkezpena ona izan da.
5- Aurkezpena eta ideien transmisioa bikaina izan da. Originaltasuna nagusi izan da ere.

Alde batetik, dokumentatzaileen lana oso lan polita izan dela pentsatzen dut, talde osoaren ikaskuntza prozesua behatu eta aztertu behar izan dutelako, eta haien sites-etan sartzean, burututako lanaren prozesua behatzeko aukera dugulako. Hori dela eta, orokorrean taldeetan ondo moldatu direla antzeman da eta lortutako emaitzak bikainak direla. Gainera, dokumentatzaile talde bakoitzak, geure prozesua eta lana behatzeaz gain, haien prozesua ere azaldu behar izan dute. Hala ere, talde batzuen lana beste batzuena baino osoagoa denez (tipografia, informazioaren egitura edota originaltasun aldetik), hona hemen ebaluazio taula:

-DOKUMENTZAILE TALDEAK-
1
2
3
4
5
DOKUMENTATZAILEAK
Eneko Aretxabaleta, Elene Arrieta, Mikel Artaraz, Josu Artetxe





DOKUMENTATZAILEAK
Larraitz Aldazabal, Aitor Aburto, Iraia Alvarez eta Ane Alegria





DOKUMENTATZAILE 3
Alazne Bajo, Maider Bilbao, Xabier Bilbao eta Maite Barriuso





DOKUGUNEA
Irati Caballero, Peio Capdeville, Loiola Canales eta Edurne Bueso






Irizpide berdinak kontuan izanik, nire taldeaz aparteko ikasketa gurpilak ebaluatu ditut ere. Hauen lanaren bitartez, hainbat gai lantzeko aukera izan dugu, batzuk errepikatu izan diren arren. Oso metodologia interesgarria iruditu zait, alabaina, talde hain handiarekin aurrera eramateko zaila. Nahiz eta talde batzuk besteek baino hobeto egin duten, ere iritziz, lortutako emaitzak oso onak izan dira.

-IKASKETA GURPILAK-
1
2
3
4
5
Ander Gastesi,Ane Goienetxe, Josu Hernaez eta Xabier Ibarrondo





Asier Ibarzabal, Laura Iriarte, Josu Isasi eta Asier Landeta





Jon Larramendi, Agueda Larrazabal, Ion Larreategi, Aimar Legorburu eta Alazne Lopez





Aitziber Luperena, Hilargi Macho, Izaro Maguregui eta Marina Mardones





Jon Martija, Unai Martin, Naia Martinez eta Maria Menoyo





Itziar Ortega, Ekai Prieto, Eloie Palazuelos eta Josu Perez





Aiala Salceda, Haizea Ruiz de Loizaga, Ziortza Sagasti eta Olaia Sanchez





Natalia Monroy, Ane Monzón, Gonzalo Morales eta Nerea Oliver





Eider Reta, Markel Rios, Mikel Rodriguez eta Itziar Rodriguez





Amaia Santamaria, Gorka Santamaria, Andrea Seco eta Naia Zubiarrain





Eider Martinez, Juncal Susperregui, Iñaki Tavera eta Tatiana Terrón





Unai Valtierra, German Vázquez, Nerea Velasco eta Cristina Yélamos





Amets Zarraga, Xabier Zarraga, Leire Zabala eta Iraitz Zarraga





Leire de Prado, Mireia Cobo, Garazi Cortes eta Maria de Jesus





Joane Elorriaga, Lara Estrella eta Asier Egiguren





Maider Diez, Ester Diego, Miren Eeles eta Gontzal Diez





Aingeru Garcia, Nerea Garcia, Jon Garcia, Dani Linero eta Unai Garcia








De lo sólido a lo líquido. "Las nuevas alfabetizaciones ante los cambios culturales de la Web 2.0"

  • Laburpena:
Artikulu honetan, orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” posizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.

Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko grapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.

Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, Internet, telefonia mugikorra, bideo-joko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.

Alfabetizazio on bat lortzeko Web 2.0-ren hainbat gaien erabilera beharrezkoak direla. Horretarako sei dimentsio hauen beharrezkoak izango dira:
    • Biblioteka unibertsala.
    • Merkatu globala.
    • Mikrokontenidoak testualki nahastuz.
    • Komunikazio multimedia.
    • Sare sozialak.
    • Ingurune birtualak.

Alfabetatze digitalak adierazpen eta ekintza komunikatibo ezberdinak garatzera eramaten du, alde batera utziz paperaren bidez egiten den idazketa eta irakurmena. Alfabetatze mota hau, “Multialfabetización” moduan ezagutzen dena, teknologia berrien erabilera lantzeaz gain, datuen bilaketa, analisia, hautaketa eta komunikazioaren bidez ezagutza eraikitzea du helburu. Era horretan, ikaslea informazioaren ekoizle eta kontsumitzailea bihurtuko da, eta eremu digitaletan komunikatzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatuko ditu. 

Aurretik aipatutako prozesu honek ikaskuntzaren eta Web 2.0-ko konpetentzien gurutzaketa dakar, non subjektuak identitate digitala garatuko duen eta pertsona autonomo, kritiko, kultu eta balore demokratikoekin ariko den. XXI. mendeko herritar batek, Web 2.0-k dituen plano ezberdinetan (datu eta artxiboen liburutegia, zerbitzuen merkatua, komunikazioaren gune publikoak…) modu aktiboan jokatzen eta parte-hartzen jakin beharko du ere. Hori dela eta, alfabetatze digitalak bost konpetentzia mota ezberdinak zehazten ditu: konpetentzia instrumentala, kognitibo-intelektuala, soziokomunikatiboa, axiologikoa eta emozionala.

Konklusio gisa, esan beharra dago alfabetatzea ez dugula hezkuntza formalaren arazo baten moduan soilik ulertu behar, ikaskuntza informalarena ere. Horrenbestez, alfabetatzerik gabe ezin izango da XXI. mendeko garapen sozial orekatu bat lortu. Gizarte kultu bat gabe, ez da gizarte likidorik egongo, demokratikoa eta adimentsua, alegia.

  • Sintesia:
Etengabe aldatzen den gizartean bizi gara eta kulturaren elaborazioaren, banaketaren eta kontsumoaren arauak aldatu dira. Orain arte erabili diren erramintak esperientzia digitalarekin alderatuz oso ezberdinak dira eta honen ondorioz, alfabetizazio hitza erabiltzen hasi da.

Kulturaren kontsumoa eta eskuratzeko bideak, aurrean aipatu dugun bezala, aldatu direnez, ikaskuntza eredu eta alfabetizazio ikuspegi berrien beharra ikusi dute. Alfabetizazioaren helburua, ziberespazioan, pertsonak subjetu autonomo moduan aritzeko, kritikoa eta kulturaduna izateko hezitzea da.

Amaitzeko, esan beharra dago, alfabetizazio hau beharrezkoa dela XXI. mendean. Izan ere, gaur egungo gauza guztiak teknologiarekin zer ikusia dute, beraz, herritarren alfabetizazioa lortu beharra dago. Horretarako txikitatik hasi beharko gara Web 2.0 irakasten, bai hezkuntza formalean (eskolan) edota ez formalean (biblioteketan).

  • Hitz gakoak:
    • Alfabetatzea
    • Web 2.0 
    • Kultura digitala
    • Konpetentziak
    • Hezkuntza

  • Erronkak:
    • Gaur egun Espainiak duen egoera ekonomikoa dela eta, irakasleek duten adinaren, lan urte kopuruaren eta prestakuntza ezaren ondorioz, alfabetizazioarekin hastea zaila da. 
    • Aurreko honekin lotura zuzena duena, alfabetatze hori ematen ez bada, hezkuntza ez da aurrera joango. Hortaz, XXI. mendeko ikasleak XX. mendeko eskoletan hezitzen jarraituko genituzke. Alfabetatzerik gabe, gizarte baten garapen egoki bat lortzea ezinezkoa izango da. 


Zygmund Bauman – Mundu Post-modernoa: Gizartearen Izaera

  • Laburpena:
Zygmund Baumanen ustez, gizartea historian zehar asko aldatu da, baina bereziki faktore batek aldarazi du, hain zuzen ere, produkzio-gizarte bat izatetik kontsumo-gizarte bat izatera igaro garela. Era berean, Jean Paul Sartre autorearen ideia baten inguruko hausnarketa bat egiten du, hau da, lehen autore honek gizarteko pertsona bakoitzak bere “bizi-proiektua” eraiki behar zuela zihoen eta horretarako, pausoz pauso aurrera egin behar zuela bere ibilbidean. 

Baumanek ordea dio gaur egun gazte batentzako diskurtso hori ez dela motibazio pizgarria, izan ere, egun bizi garen gizartean ezin dezakegulako jakin hurrengo urtean nondik-norakoak zeintzuk izango diren. Horri jarraiki, Baumanek dio gizarteak indibidualizatuz joan direla denborarekin eta gaur egun ez dagoela komunitatean bizitzearen espiritua mugiarazten duen motorrik.

Hausnarketa horretan, demokraziak paper garrantzitsu bat jokatzen duela adierazten du, jada politika eta botereak elkarren arteko banaketa bat jasan dutelako. Halaber, gaur egun demokraziak ez duela estatu-nazioetan soilik sistema sozial gisa mantenduko dio, zeren eta, gizartearen norabideak demokrazia globala izatea eskatzen baitu. 

Diskurtso horretan, aditzera ematen du badaudela gaur egungo gizarteak eta euren sistema-sozialak definitzen dituzten bi ezaugarri itzulezinak. Alde batetik, mundua interdependientea dela dio, hau da, adibidez Malasian sozialki gertatzen dena San Paulon gertatzen denarekiko elkarreragin bat mantentzen duela; eta bestetik, ingurugiro dilema batean murgilduta gaudela, izan ere, lehen gizakiek planetaren ondasun guztien jaun eta jabe bilakatu zitezkeela eta haiekin natura bera ere desafiatu zitzaketela uste baitzuten, baina gaur egun ordea, badakigu ondasun naturalek muga bat daukatela eta ezin gaitezkeela ingurugiroaren jabe bihurtu.

Baumanek adierazten du berak ezin duela predikatu etorkizunean gizartearen eta sistema sozialaren norabidea zein izango den, baina bai ordea adierazi ahal dituela gaur egun honek pairatzen dituen arriskuak. Bere aburuz, gizarte post-moderno batean eta sistema-sozial trantsitorio baten barnean egonda atzean esandako ideia azpimarratzen du, hain zuzen ere, politikak eta botereak elkarrengandik banatzen ari direla, eta ondorioz, gaur egun jada ez daukagula “goikoen” edota autoritateen hainbesteko beldurrik, lehen polizia ezkutuarekin gertatzen zen bezala. 

Era berean, Baumanek dio demokrazia agora-postmoderno batean murgilduta dagoela, hau da, gizarteak sistema-sozial honetan bere kezka eta buruhauste pribatuak “publiko” egiten dituela, eta horren ondorioz jendeak ez duela kohesio soziala bilatzen gizarterako, baizik eta gaur egun demokrazia konfesionario pertsonal baten moduan ikusten dutela, eta horren ondorioz, metaforikoki hitz eginda Baumanek adierazten du “mikrofonoak ezarri ditugula konfesionarioetan” non jada, intimitateak publikatzeko joerak ditugun. Beraz, Baumanek argi usten du agora ez dela erregimen totalitarioengandik konkistatua izan, baizik eta, pribatizazioagatik, alegia, lehen pribatuak eta intimoak ziren gauzak eta jada publiko bihurtu izanaren faktoreagatik. 

Ondoren, autoreak gizakiaren kondizio indibidualaren inguruan hitz egiten du, eta bere diskurtsoa hari egun batean facebook-eko erabiltzaile batek esandakoaren inguruan arrazoitzen du. Facebook-eko erabiltzaile hark esan zion egun batean 500 lagun egin zituela eta horri Baumanek erantzuten du esanez jada pertsonen arteko erlazioak ez direla lehen ziren bezalakoak, izan ere, orain oso erraza baita pertsonekin “konektatu” eta “deskonektatzea”, beraiekin erlazio presentzial bat mantendu gabe. Hori dela eta, gizartea pertsona indibidualistez osatutako multzoa dela dio autoreak.

Azkenik, Baumanek bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da. Bizitzaren anbibalentzian, bizitza poz eta esanguratsu bat bizitzeko funtsezko bi balore azpimarratzen ditu, alegia, segurtasuna eta askatasuna. Bere aburuz, ezinezkoa da bizitzea bi baloreekin batera, izan ere, beti egongo baita gizartean segurtasun gehiago askatasuna baino eta alderantziz ere; hau da, bataren ehuneko bat lortzen bada bestearena eskasagoa izango da eta alderantziz. Bere ustez, dilema hori beti egongo da hor baina hala ere, beti jardungo dugu soluzio baten bila. 

Autorea poztasunaz hitz egiten duenean, patua eta izaera azpimarratzen ditu. Alde batetik beti egongo da patua, zeinen barnean guk aukeratu ezin ditzazkegun faktoreak sartzen diren, hala nola, leku batean edo bestean jaio izana eta leku haietan jaiotzeak guregan azaleratutako aukera sozial motak, eta bestetik izaera, zein oso indibiduala eta anitza den eta zeinek patu bat izateak azaleratzen dizkigun aukeretatik batzuk edo beste batzuk hautatzea eragiten diguna. Beraz, 

Baumanen ustez, bizitzan poztasuna topatzeko edota pozik bizitzeko sekreturik baitago “Sokrates” antzinako greziar filosofoaren errezeta da. Filosofo honek oso izateko era bitxia zeukan eta filosofo kontenporaneo askok bere izaera “izaera perfektutzat” definitu izan dute. Horren alorrean Baumanek diona zera da, gizakiak poztasuna aurkitzeko edota poztasunez bizitzeko bere “izaera sortu” behar duela, izan ere, beste pertsonen izateko era imitatzean ez baititugu gure bizitzarekiko sentimenduen autoerrealizapena aurrera eramaten.

  • Sintesia:
Bideo honetan, Zygmunt Bauman soziologo Poloniarrak, bere mundua eta oro har, gizartea ikusteko eta aztertzeko erak adierazten ditu. Bere diskurtsoan gizartean demokraziak izandako bilakaeraren ondorioak eta honentzako gaur egungo arriskuak azaltzen ditu. 

Demokraziaren bilakaerari dagokionez, Baumanek gizartea etapa trantsitorio batean murgilduta dagoela adierazten du, hain zuzen ere, garai post-modernoan. Horri jarraiki, gaur egungo gizartean aldaezinak diren bi ezaugarriz ere mintzatzen da, alegia, mundua interdependientea dela eta gizartea ingurugiro dilema batean murgilduta dagoela. Honentzako gaur egungo arriskuetan hauei buruz mintzatzen da: politika eta boterea elkarrengandik banatzen ari direla, demokrazia agora-post moderno batean murgilduta dagoela, eta gizakiaren kondizio indibidualaz. Amaieran, autorea bizitzaren anbibalentziaz eta poztasunaz mintzatzen da.

  • Hitz gakoak:
    • Gizartea 
    • Demokrazia 
    • Konekzio 
    • Indibidualtasuna
    • Post-modernitatea
  • Preziko aurkezpena:

Hartutako apunteak




IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


  • Hausnarketa:

Gaur egun, ikasleak ezagutza teknologikoetan natiboak direla esan daiteke. Eskoletan, ordea, ezagutza hori erabili eta landu beharrean, moztu egiten dela pentsatzen dut. Egun, XXI. mendeko ikasleak XX. mendeko eskoletan hezitzen ari ditugu, garai honetako baliabide teknologiko berriak kontuan hartu gabe. Hortaz, eskolaren funtzioa edota zeregina aldatu behar da. 

Esan bezala, eskoletako ikasgeletan IKT-en beharra dagoela pentsatzen dut. Testuarekin bat nator, hauek ez erabiltzearekin batera, ikasleen aktibotasuna areagotzeko aukera ere galtzen dugula esatean. Mende honetako ikasleek haien eguneroko bizitzan IKTak erabiltzen dituztenez, azken hauek ikasgelan ere erabiltzeak haien interesa piztuko luke. Gainera, talde lanean aritzeko, ikerketa lanak egiteko, etab. guztiz baliagarriak dira.

Honenbestez, ikasle guztiek teknologia hauek erabiltzeko aukera dituztela ziurtatu behar da, ezberdintasunik azaleratu ez dadin. Amaitzeko, eskola teknologizatu aurretik irakaslegoari behar beste prestakuntza eskeini beharko zaiola esan beharra daukat, hori izango baita hezkuntza aldaketaren oinarria. 


  • Hitz gakoak:
    • Web 2.0
    • Teknologia
    • Alfabetatze digitala
    • Motibazioa
    • Baliabideak
  • Galderak:
    1. Zergatik jarraitzen ditugu ikasleak XX. mendeko metodoekin hezitzen?
    2. Zein da metodo hau ez aldatzearen zergatia? 



jueves, 8 de enero de 2015

Adimen Emozionala. Amaiera

Azkenengo sarrera honetan adimen emozionalari buruz dudan iritzia azaleratuko dut. Ene iritziz, gaur egun emozioak alde batera usten dira eskolan eta ez litzateke horrela izan behar. Badakigunez, irakasleok ikasleak hezi behar ditugu bai eremu akademikoan eta baita pertsonalean ere, alabaina, gehiengoetan azkenengo hau ahaztuta geratzen da. Hori dela eta, blog hau irakurtzen duen edozein irakasle edota etorkizunean izango den irakasleei eskatu nahiko nieke aurreko hau kontuan hartzea. 

Blogean hainbat material eskuragarri utzi dut eta, egun, interneten bitartez milaka ariketa aurkitu ahal dituzue. Egia da ere, UPVko ikasle moduan hitz eginez, ez dela batere erraza hauetako hainbat martxan jartzea eta landu beharreko gaiei (ingurune, matematika..) denborarik ez kentzea. Horregatik, denboraren kudeaketa ezinbestekoa izango da, behar beste denbora eskeiniz eremu bakoitzari.

Askotan ikasle asko heltzen dira unibertsitatera eta nahi ez duten zerbait ikasten hasten dira. Aurreko hau adimen emozionalaren gabezia dela antzeman daiteke. Beraz, horrekin amaitzeko asmoz eta besteekiko eta norberarekiko harremana hobetzeko, adimen emozionalaren alde egin!  

                                                                                                                                     

Emozioen kutxa

Sarrera honetan ariketa ezagun eta erabilgarri bati buruz hitz egingo dizuet, Emozioen kutxari buruz, alegia. Kutxa hau klasean erabili daiteke adimen emozionala lantzeko. Bere funtzionamendua simplea da eta klaseko testuinguruari moldatu dezakegu. Erabiltzen hasi aurretik irakasleak emozioei eta adimen emozionalari buruz informazioa eskeini beharko die, era horretan, oinarri bat sortuz. 

Behin informazio emanda klasekide guztiek batera kutxa egiten has daitezke; zapata kutxa edo antzeko beste kutxa batek balio du. Bertan ikasleek egunero sentitzen dituzten emozioak sartuko dituzte, bai idatzita bai marraztuta. Aipatzekoa da ere kutxa hau klaseko kide guztien eskura egongo den arren, ez dela ikaslerik haren erabilerara behartuko. Azkenik, eguna amaitzean irakasleak kutxa zabalduko du eta bertan dauden emozioak klase aurrean irakurriko ditu; ikasleek azalpenak edota aholkurik behar izatekotan tarte hori izango dute. 


Emozioen kutxa oso ariketa erabilgarria iruditzen zait eta seguruenik etorkizunean neure ikasleekin aurrera eramango nukeena. Gainera, haurren autoestima eta ziurtasun emozionalean laguntzen duen heinean, taldearen giroa hobetzen du ere. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako edozein ziklotan aurrera eraman daitekeen jarduera dela pentsatzen dut, ikasleen zein irakasleen inplikazioa izanik.